XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña maiterik eztut.

Txoria bai litza, igesari eman dio.

Noruntz, nere, noruntz jo dezu?.

Emen bere gauzak.

Emen galtzak, bat, bi, iru, mendiko usaidunak.

Emen barrukoak, bat, bi, iru, lau, bost, sei kaltzontxillo txuri...

Eta traje berri-berria, jostunaren esku-usaiarekin, jostorratzetik arakoa.

Ederra ez ote? Nere maitearen gorputza estaltzen duna, noski.

Baña, ene Ramon, noruntz ote dijoa, egunez ta gabez bide zuzen barik?.

Nork puskatu dit biotza?.

A!, zoritxarrekoa ni! Sasi-arantzak ditut biotzean ozka ozka.

Alare, sasikoari saria; simaurretan jaiotakoari, simaurra.

Eztu besterik merezi.

Zergatik azaldu ta erakutsi ote nion nere griña?.

Ramoni ala itz-egiteko, nork zirikatu ote zidan mingaña?.

Begiz ta gogoz ari nengoan; ari begira igarotzen nitun orduak.

Ametsetan ua zan nere, ez Mikel.

Janari goxoa zan lapikoan eta zartaian, sutan Ramon`entzako ongi egosia edo errea.

Beti ni ura pozik edukitzeko prest.

Ramon!, Ramon! Emen zure pardela...